Bizitza jarraitzen du berdin, lehen bezalaxe baina leku gutxiagorekin.
Zubietxeren pisuetan, egoera oso zailak bizi diren pertsonak bizi dira; aurrera jarraitzeko nahia eta kemena aurkitu diren horiek.
Gaur pazientziaz bizi dira gertatzen ari dena, eta egunero, arratsaldeko zortzietan, zaintzen dutenei, zaintzen gaituenei txalotzeko lehioaren aurrean biltzen dira.
Itxaropenaren txaloak dira, gure gizartearen aurpegira begiratzekoak. Desioa medio, egoera konplikatuenetik irtenbidea topa daitekeela.
Kitty O’Meara irakasle iparramerikarrak mundua jasotzen ari den gaixotasunaz holan hitz egiten du:
“Eta jendea etxean geratu zen.
Eta irakurtzen zuen eta ondokoari adi egoten zen.
Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
Eta izateko modu berriak ikasi.
eta gelditu egin zen.
Eta sakonago entzun zuen…
Baten bat gogoetan aritzen zen,
Beste batzuk otoitzean.
Beste baten bat dantzan…
Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.
Eta jendea sendatu egin zen.
Eta ezjakintasunean, arriskuan
eta zentzurik gabe eta bihotzik gabe
bizi zirenak falta zirela,
lurra ere hasi zen bere onera etortzen.
Eta arriskua bukatu
eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
negar egin zuten hildakoengatik,
Eta erabaki berriak hartu zituzten.
Eta etorkizun berriak amestu.
Eta bizimodu berriak sortu.
Eta lurra erabat sendatu
Haiek sendatu ziren bezalaxe.”