Orain dela 5 urte Rafa joan zitzaigun; bere Camaron maitatuarekin egongo da orain. Denbora luzea bezain laburra izan da. Bere azken 6 urteak gurekin bizi izan zituen, bere une onak, une gogorrak, oroitzapenak eta istorioak kontatzen zizkigun, beti interesgarriak edo barregarriak.
Aiiii “Carrilero” maitea! zenbat bide dugun egiteko…
Beti gure gogoan egongo zara; eta hori adierazteko, hona hemen AIBE pisuko hezitzaile baten testua, Rafarekin bizitza azaltzeko asmoarekin:
“Lanean askotan leku batetik bestera joan behar gara, egunean ahal den guztia egiten eta aurreratzen, bai errekadoak edo ofizina lana. Baina berarekin ez dago beste aukerarik, erosketak egin behar direla? Kafetxoa lehenengo eta gero astiro-astiro supermerkatura (suposatzen dut gorputzak ez ziola askorako emango baina jakin nahiko nuke ni ondo egonda be erritmo horretan biziko bazan).
Berarekin zehozer egitea tokatzen denean (erosketak, medikua, tramiteak) badakizu ez zarela korrika ibiliko, puntual prest egongo da zure zai eta goazen lekura bidean lasaitasunez ibiltzen zoazela elkarrizketa atsegina izango duzu, eguraldia, familia, mediku madarikatuak…
Hilaran eta itxaron gelan elkarrizketa edo isiltasuna, baina atsegina den isiltasun hori, lasaitasunetik eta konfidantzatik datorrena.
Etxean bagaude, irratia, kantua, flamenko apurtxo bat… beti laguntzeko prest eta, ofizinan lanean bazaude zure bila dator eta salara eramaten zaitu, “utzi lana eta etorri salara gurekin egotera”. Gauza garrantzitsuak lehenak!
Honekin gelditzen naiz, bizitza osorako oparia.”
Mezu elektroniko bidez bi langileen arteko elkarrizketa batetik ateratako pasartea.