Auditoria soziala
Zubietxen, REAS Euskadi-k (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea) egiten duen Auditoria Sozialaren ebaluazio kuantitatiboa gainditu dugu.
Tresna horrek aukera ematen die erakundeei gure praktiken ekarpen eraldatzailearen berri emateko, jarduna ebaluatzeko eta etengabeko hobekuntza sustatzeko. Erradiografia horrek gizartean, ekonomian eta ingurumenean dugun benetako eragina erakusten du, eta pertsonak eta planeta erdigunean jarri nahi dituen eredu sozioekonomikoaren printzipioak eta balioak zenbateraino betetzen diren erakusten du.
Auditoria Soziala galdetegi batean oinarritzen da. Bertan, kudeaketaren hainbat dimentsio eta erakundeen eragina aztertzen dira, hala nola ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta aberastasunaren banaketa justua.