Estos días se cumplen 5 años que Rafa nos dejó para reunirse con su querido Camarón. Qué poco tiempo y cuánto a la vez. Rafa compartió los 6 últimos años de su vida con nosotras; fue un compartir con todas la letras, los momentos buenos, los momentos duros, sus recuerdos, que eran muchos, sus historias y vivencias, que también eran muchas y muy interesantes, risas y charlas agradables.
Aiiii «Carrilero» maitea! zenbat bide dugun egiteko…
Siempre estará en nuestro recuerdo, y para muestra de ello, este texto escrito por una educadora de Pisos AIBE que habla de lo que era la vida con Rafa.
«Lanean askotan leku batetik bestera joan behar gara, egunean ahal den guztia egiten eta aurreratzen, bai errekadoak edo ofizina lana. Baina berarekin ez dago beste aukerarik, erosketak egin behar direla? Kafetxoa lehenengo eta gero astiro-astiro supermerkatura (suposatzen dut gorputzak ez ziola askorako emango baina jakin nahiko nuke ni ondo egonda be erritmo horretan biziko bazan).
Berarekin zehozer egitea tokatzen denean (erosketak, medikua, tramiteak) badakizu ez zarela korrika ibiliko, puntual prest egongo da zure zai eta goazen lekura bidean lasaitasunez ibiltzen zoazela elkarrizketa atsegina izango duzu, eguraldia, familia, mediku madarikatuak…
Hilaran eta itxaron gelan elkarrizketa edo isiltasuna, baina atsegina den isiltasun hori, lasaitasunetik eta konfidantzatik datorrena.
Etxean bagaude, irratia, kantua, flamenko apurtxo bat… beti laguntzeko prest eta, ofizinan lanean bazaude zure bila dator eta salara eramaten zaitu, «utzi lana eta etorri salara gurekin egotera». Gauza garrantzitsuak lehenak!
Honekin gelditzen naiz, bizitza osorako oparia.”
Mezu elektroniko bidez bi langileen arteko elkarrizketa batetik ateratako pasartea.